--------------------------------------------------------------------------------

viernes, 26 de noviembre de 2010

Jaiotzetik nahi izaten dugu umearen sexua jakin.

    
           Izenburuan aipatu bezala, hasiera batetik nahi izaten dugu neska edo mutila den jakin. Sexua baita bere bizitza osoa ezaugarrituko duena, jaiotzen garenetik helduarora heldu arte.

            Honekin lotura zuzena duen bideo bat aurki dezakegu eta bertan sexuaren hasierako jaki-nahiaren zergatia aipatzen du. Gure pertzepzioak sexu bakoitzeko akzio, lanen edota hauen trataera ezberdina izango baita.



Roles del genero: Arquetipos sexuales
Cargado por raulespert. - Vídeos de ecología, sociedad, economía y sostenibilidad.



            Garbi dago, emakumearen eta gizonaren ezberdintasunak jada jaiotzetik datozela. Organo sexual, gene, eta hormona ezberdinak aurki ditzakegu eta gizon edo emakume izateak ingurune psikologiko-sozial ezberdinetara zuzenduko gaita.


          
            Desberdintasun honez gain, bakoitzaren portaera, itsura, janzteko era, gizartean onartuak izateko burutzen dituzten portaera ezberdinak eta bizitzan burutu behar dituzten bete beharrengatik ere desberdintzen dira kasu askotan. Ezaugarri guzti hauek kultura influentziarekin lotura zuzena dute.

            Arlo honetan hitz egiten ari garenean eta zehazki gizontasun eta emetasun arloan ezin dugu aipatu gabe utzi genero rolak. Ideia honen funtsa, bakoitzaren (generoa bereizita) jokabidearen eta jarreraren adierazpenetan oinarrituko da, non agente sozialak moldatu, norbanakoaren posizio soziala, besteekiko erlazioak eta bakoitzaren nortasun eta jarrera zehazten diren.

            Rol hauek ez dira ez dira beti berdinak izan. Hasteko, azken belaunaldietan, gure aitona-amona garaian, genero rolak orain baino markatuagoak zeuden. Lehen guztiak izan behar ziren  emakumea izanez gero neska eta gizon izanez gero mutil, genero aldaketak gaizki ikusiak zeuden. Jarraitzeko, gure gurasoen aldian, ez ze hain zorrotza , baina bakoitzak garbi edukiko zuen bere rola. Azkenik gure garaian nahiz eta batzuek edo batzuetan gaizki ikusi a egon, onartzen da eta ulertzen da norbanakoa nahi duena egitea mutila zein neska izan, adierazpen eskubidea arlo honetan onartua baitago.

            Txikitatik joaten gar ikasten rolak, inguruko sexu berdineko pertsonak ikusiz, familiaren laguntzaz, hau da, arropa erosterakoan (kolore urdina, mutilarentzako eta kolore arrosa, neskarentzako), jostailuak erostean, modelo sozialengatik ere ikas daiteke, hau da, goi mailako modeloak, artistak... Askotan modelo sexual ideal bat bilatzen da.

            Rolak aipatu ondoren, ezingo dugu amaitu androgenoak aipatu gabe. Androgeno hitza rol bakoitzaren malgutasuna azaltzeko erabiliko da. Izaki androgenoak bizitza estilo baten erosotasun batera iristeko, emakumearen eta gizonaren ezaugarriak bereganatzen ditu bere autokontzeptu barruan. Beste era batera esanda, pertsona hauen kanpoko itxura ez dira gizontasunean ezta emetasunean berezkoak, azken finean, tarteko zerbait da.    

            Hau guztia esanda, izenburuari erreparatuz esan daiteke, gaur egun sexua jakiteko  benetako nahia  ikusmira sortzen duelako eta jakin besterik ez dugulako nahi dela. Ez ordea, umearen sexua, ingurune psikologiko-sozial edo ezaugarri zehatz batzuetara iristeko interesaren nahia dagoelako.




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario