viernes, 17 de diciembre de 2010
SARRERA--TUTORETZAK--VOKY
Etiquetas:
TUTORETZAK
ESKEMA-MULTIMEDIA
Bikain | Oso Ongi | Ongi | Gutxi | |
Kasua-tutoretzak | Ondo azalduta eta garatuta eta ulerkorra | Ondo azalduta eta gutxi garatuta baino ulerkorra | Gaizki azalduta eta gutxi garatuta baino ulerkorra | Gaizki azaldu , gutxi garatu eta ezin ulertu. |
Loturak | Loturak guztiz ondo daude erlazionatuak | Loturak ongi eginak eta erlazionatuak daude | Loturaren bat badago | Ez dago inongo loturarik |
Helburua | Guztiz garbi eta egoki garatua dago. | Guztiz garbi baina garatu gabea. | Ez guztiz argi baino garatuta. | Ez dago garbi ez garatuta. |
Multimedia | Irudi eta enlaze asko daude | Nahikoa irudi eta enlaze daude | Irudiren bat edo enlazeren bat dago | Ez dago ez irudi ez enlazerik |
Sarrera-gorputza eta ondorioa | Agertzen dira. ondo garatuak | Agertzen dira. Ez oso garatuak | Sarrera edo ondorioa falta zaio. | Ez du ez sarrera ez ondoriorik egin. |
Honi erreferentzia eginez gure nota oso ongi bat litzateke.
Etiquetas:
TUTORETZAK
TUTORETZA GARATUA
Atal honetan kasuaren egoera azalatzeaz gain tutoretza nola landu den azalduko da. Tutoretzan parte-hartzaileak zuzendaria, guraso, irakasle eta ikasle izango dira.
Honi erreferentzia eginez gure nota oso ongi bat litzateke.
EGIN "KLIK" HEMEN
Ikastetxe bateko hamaika urteko mutil gazte bat izango da egoera honen protagonismoa hartuko duena eta bere izena Aitor da. Bera, jende helduaz inguraturik dagoenean itxuraz mutiko zintzoa eta isila da baina bere lagun taldearekin elkartzean harrotu egin ohi da. Kurtso hasieran, klaseko neskei barre egiten eta zirikatzen aritu da baina irakaslea eta Aitorren artean jada konponduta zegoen.
Ala eta guztiz ere, Aitor arauak berriro hausten ditu: zentroan atseden garaia da eta neska talde bat irakaslearengana doaz Aitor irainka ari dela azaltzeko. Momentu horretan Aitor egoeraz ohartzen da eta korrika habiatzen da nesken atzetik irakaslearengana joaten galarazteko eta ez du beste biderik aurkitzen jotzen hastearekin baino. Lau nesketatik biri ostikoa eman eta beste biri lurrera bultzatzen die. Azken hauetako batek kolpe txarra hartzen du buruan eta odola du buru atzealdean.
Baina Aitor ez da konturatzen leihotik zuzendaria dagoela begira eta egoera guztiaz ohartu da. Berehala irteten da jolastokira nesken egoeraz jakiteko eta ondoren Aitor zuzendaritzara eramateko.
Orduan zuzendariak, Aitorren gurasoei hots egiten hasten da egoera azaltzeko eta beraz bilera bat proposatzen da, berriz ez gertatzeko eta helburu batzuk ateratzeko, ez baita lehen aldia neskekin arazoak izaten dituela eta azken hau larritzat hartu daiteke. Aldi berean, Aitorren ama liluratuta geratzen da, ezin duela sinetsi dio, etxean eta kalean ez duela inolako arazorik izan ingurukoekin. Duen amorruz zigorra merezi duela dio Aitorren amak.
Bilera eguna baino lehen, Mikelen irakasle guztiekin biltzen da Mikel azken klaseetako egoera azaltzeko. Bertatik gehiengoen ideia Mikel arro nabaritzen dutela da baina ez duela egoera justifikatzen. Honen ondorioz aurre egiteko ideia batzuk proposatzen dira:
1- Atseden garairik gabe geratzea bolada batean.
2- Atseden garaian irakasle batek umea txarto egin duela kontzientziatzea denbora batean.
3- Etxerako lan bezala lagunartekotasuna bultzatzen duen liburu batzuk irakurraraztea.
4- Jolastokiko segurtasun zaintzaile izatea, hau da, jolastokian gertatutako arazo konflikto oro irakasleei ohartarazi eta azaldu.
Bilera egunean zuzendaria, Aitorren tutorea, ama eta Aitor bera ere azaltzen dira. Berehala amak izugarri sentitzen duela dio eta zigorra pentsatu duen galdetzen die. Honi erantzuteko aurreko egunean irakasleen artean bilera egon dela komentatzen dio zuzendariak, bertan arazoari irtenbideak emateko ideiak aipatzen dizkio.
Ama ez dago guztiz ados ideiekin ; berak dio atsedena kentzeaz gain lanak burutu beharko lituzkeela garai horretan. Kontran, irakasleak lau ideietatik okerrena aukeratu duela esaten dio ez duelako emaitza onik izango eta hobe litzatekeela laugarren aukera hartzea. Nahiz eta, zigor ahulena dirudien azkenean, Aitor gehiago sentsibilizatuko eta kontzientziatuko delako.
Hori esanda, ideia egokia iruditzen zaio amari eta sentsibilizatu eta kontzientziatu arte jolastokiko segurtasunarekin behin eta berriz jarraitzea proposatzen du.
Tutoritza hau ebaluatzeko errubrika :
Tutoritza hau ebaluatzeko errubrika :
Bikain | Oso Ongi | Ongi | Gutxi | |
Kasua | Ondo azalduta eta garatuta eta ulerkorra | Ondo azalduta eta gutxi garatuta baino ulerkorra | Gaizki azalduta eta gutxi garatuta baino ulerkorra | Gaizki azaldu , gutxi garatu eta ezin ulertu. |
Parte-hartzeaileak | Egoeran garbi azaltzen dira eta partehartzen dute. | Egoeran garbi azaltzen dira baina ez dute denek partehartzen. | Egoeran ez dira oso garbi azaltzen eta ez dute denek partehartzen. | Egoeran ez da azaldu. |
Helburua | Guztiz garbi eta egoki garatua dago. | Guztiz garbi baina garatu gabea. | Ez guztiz argi baino garatuta. | Ez dago garbi ez garatuta. |
Bilera | Nondik-norakoa eta landuko dena oso argi dago eta helburu bat dago oso zehaztuta | Landuko dena argi dago eta helburua dago | Landuko dena argi dago baina helburua ez dago bere osotasunean zehaztua. | Ez dago helbururik. |
Sarrera-gorputza eta ondorioa | Agertzen dira. ondo garatuak | Agertzen dira. Ez oso garatuak | Sarrera edo ondorioa falta zaio. | Ez du ez sarrera ez ondoriorik egin. |
Honi erreferentzia eginez gure nota oso ongi bat litzateke.
Etiquetas:
TUTORETZAK
TUTORETZA EGITURAK
TUTORETZA EZBERDINEN EGITURA ETA HELBURUAK:
1-Partaideak : Ikasle bat – Irakasle bat – Guraso bat
Helburua // eskola errendimendua hobetu beharra.
2-Partaideak :Ikasle bat – Psikologoa
Helburua // Arazo pertsonalak gainditzeko laguntza
3-Partaideak :Irakasle bat – Psikologoa
Helburua // Haurrekin lan egiteko aholkuak
4-Partaideak :Ikasle bat – Gusaroak – Psikologoa
Helburua // Ikaslearen gaitasun akademiko ona aztertzea
5-Partaideak :Irakasle batzuk – Zuzendaria
Helburua // Eskolako ordutegia aztertzea
6-Partaideak :Irakasle batzuk – Zuzendaria – Inspektorea
Helburua // Eskolako arautegia betetzea
Helburua // arazo pertsonalak aztertzea
8-Partaideak :Guraso batzuk – seme-alaba batzuk
Helburua // seme-alaben jarrera gurasoekin aztertzea
9-Partaideak :Ikasle bat – Zuzendaria
Helburua // Ikasleenganako errespetu falta ekiditea
10-Partaideak :Ikasle bat – Orientatzailea – Irakaslea
Helburua // Geroko ikasketen inguruan orientatzea
11-Partaideak :Begirale bat – Psikologoa
Helburua // Arazo pertsonalak aztertzea
12-Partaideak :Guraso batzuk – Irakaslea
Helburua // seme-alaben heziketa ez-formala aztertzea
Helburua // Ikasgeletako tratu txarrak aztertzea
Helburua // Ikastetze inguruan ikasleak burututako delitua
15-Partaideak :Zuzendaria – Ikasle bat – Polizia – Inspektorea
Helburua // Eskola orduan lapurreta
16-Partaideak :Zuzendaria – Beste zuzendaria
Helburua // Eskolen arteko interkanbioa prestatu
17- Partaideak :kasle bat – Beste ikasle bat
Helburua // errendimendu hobea izaten laguntzea
18-Partaideak :Ikasle batzuk – Irakasle klaustroa
Helburua // Edukien metodologia arrakastatsua sustatzea
19-Partaideak :Zuzendaria – Idazkaritza burua – Ikasle bat
Helburua // Proposamen bat aurkeztea
Helburua // Eredugarri izatea beste ikasleentzat
21-Autobuseko arduraduna – Ikasle bat – Irakaslea
Helburua // Jokabide desegokia aztertzea
22-Partaideak :Autobuseko arduraduna – Ikasle bat – Gurasoak
Helburua // Geltoki desberdinera aldatzea
23-Partaideak :Jangelako arduradunak – Irakasle batzuk – Zuzendaria
Helburua // jangelako arauak azaltzea
24-Partaideak :Jangelako arduraduna – Ikasle bat
Helburua // Dieta berezia ipintzea
25-Partaideak :Jangelako arduraduna – Ikasle bat – Gurasoak
Helburua // Alergiak azaltzea
26-Partaideak :Zuzendaria – Guraso batzuk
Helburua // Seme-alaben hezkuntza ez-formala hobetzea
27-Partaideak :Abokatua – Irakaslea
Helburua // Irakaslearen eskubideak aztertzea
Helburua // Ikaslearen eskubideak aztertzea
29-Partaideak :Abokatua – Ikaslea – Irakaslea
Helburua // Tratu txarrak aztertzea
30-Partaideak :Abokatua – Gurasoak – Seme-alaba
Helburua // Tratu txarrak aztertzea
31-Partaideak :Gurasoak – Seme-alaba – Polizia
Helburua // Salaketa jartzea
32-Partaideak :Irakasle bat – Eusko jaurlaritzako langile bat
Helburua // Gai baten inguruan aholkuak jasotzea
33-Partaideak :Guraso batzuk – Eusko jaurlaritzako langile bat
Helburua // Lege bat erreformatzea
34-Partaideak :Haurrak – Begirale bat
Helburua // Elkarbizitza oparoa sustatzea
35- Partaideak :Ikasle bat – Orientatzailea – Gurasoa
Helburua// Porroen kontsumoa ekidin
Helburua // Udalekuen arautegiak azaltzea
37-Partaideak :Zuzendaria – Begirale bat – Haur bat
Helburua // Arauak ez betetzeagatik elkarrizketa
38-Partaideak :Begirale bat – Guraso batzuk
Helburua // Begiralearen lan ona azpimarratzea
40-Partaideak :Begirale bat – Guraso batzuk – Seme-alaba
Helburua // Tratu txarren salaketa
TUTORETZEN ADIBIDEAK EBALUATZEKO ERRUBRIK-A:
Oso ongi | Ongi | Nahiko | Hobetzeko | |
Ba al dago loturaruik tutoretzetako partaideen artean? | Partaideen arteko lotura koherentea aurkeztu da. | Tutoretza bakoitzeko partaideen artean lotura dago. | Tutoretza batzuk partaideen arteko lotura adierazi dute, baina beste batzuek, ordea ez. | Ez da tutoretzako partaideen arteko loturarik aurkeztu. |
Sormena nabari da tutoretza desberdinak planteatzean? | Gizartean islatzen diren pertsonai gehienak adieraziak daude. | Tutoretza tipo diferenteak aurkeztu dira. | Tutoretza asko adierazi dira, baina batzuk errepikatzen dira. | Tutoretza tipo diferente gutxi azaldu dira, eta batzuk errepikatuak daude. |
Tutoritza kantitatea nahikoa izan ahal da? | 50 edo gehiago | 30 edo gehiago | 20 edo gehiago | 20 edo gutxiago |
Helburu eta tutoretza partaideen artean lotura zaldu da? | Helburuak oso ondo finkatu dira. | Helburu geihenak koherenteak dira. | Helburu batzuk koherenteak dira. | Ez da helburu eta tutoretza partaideen arteako loturarik adierazi. |
Gure tutoretza adibideak ebaluatzeko orduan, goikaldean diseinatu dugun errubrik taula erabiliko da. Nota erabakitzeko, hiru galdera planteatu dira, zeintzuek lau zutaberen bitartez kualifikatuko den. Gure 40 tutoretza adibideek zein kalifikazioa duten adierazteko, urdin kolorea erabili dugu.
Helburua // Porroen kontsumoa ekiditzea
Etiquetas:
TUTORETZAK
GEHIAGO JAKITEKO
Espero dugu entregable hau gustatu izana , gehiago jakin nahi ezkero jo ezazue gure blogeko youtube-heziketa barra berezira edo hementxe dituzue guri gai hau garatzeko lagundu diguten artikuluak:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/tutoretza/DOKUMENTUAK_Dw/SARRERA.htm
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/25_pat_prim_e.pdf
Etiquetas:
TUTORETZAK
Suscribirse a:
Entradas (Atom)