--------------------------------------------------------------------------------

lunes, 29 de noviembre de 2010

Eskola unisexual batetik eskola-mistora pasatzea, aldaketa handia suposatu zitzaizun?


Hona hemen generoarekin lotura duen galdera bati eman zaion erantzuna bizipenak edo esperientzia pertsonala erabiliz erantzundakoa hain zuzen ere.

Sexu bereizketa bultzatzen duen eskolatik, eskola mistora pasatzean, aldaketa handia sumatu zenuen?

Bai horixe. Aldaketa izugarria gertatu zitzaidan, oso akomplejatuta nengoen beste mutilekin eskola berdinean eta klase berdinetan egon behar nuelako.

Famili tradizional batean jaio nintzen eta monjeen ikastetxe batean matrikulatu ninduten gurasoek. Carmelo izena zuen eta 15 urte izan arte egon nintzen bertan ikasten. Monjetatik atera eta hurrengo hiru urteak Instituto Bidebieta-ra (Donostia) pasa nintzen derrigorrezko ikasketak amaitzeko eta bertatik Unibertsitatera joan nintzen.

Oriandik gogoratzen dut zein gaizki pasatzen nuen mutilak hain gertu ikuste arren. Akomplejatuta eta oso urduri egoten nintzen, eta honek klasean parte hartzea eragozten zidan. Nahiago nuen isilik mantendu eta mutilei ez begiratu. Gainera ikasle gehiengoa eskola misto batetik zetorren, eta gutxi batzuk ginen monjetatik etorriak ginenak. Arrazoiak ugariak izan daitezke.

Ez nekien mutilen jokabide eta jarreren nondik norakoak, ezta euren ohiturez eta elkarrizketez. Euren artean nitaz hitz egiten zutenaren susmoa nuen eta ez nintzen ausartzen beraiekin hitz egiten edo begiratzen.

Klase okerrena soinketa zen, batetik, txandalarekin mujtilen aurrean agrtu behar nintzelako eta, bestetik, nahiz eta erritmo eta koordinazioa garatu izan, eta pisu egokian egon, oso txarra nintzen kiroletan eta korrika egin behar zen ekintzetan. Honek lotsarazten ninduen eta paranoiak egiten nituen neure buruan mutilek nitaz zer pentsatuko zutenaren inguruan.

Jolas garaietan irakasleak ez zeudenez nire intseguritatea handitzen zen eta nire lagunekin klasetik dendara eta dendatik klasera joaten nintzen, bidean gelditu gabe ikusezinak izango bagina bezala. Eta etxerako bidean inorekin ez nuen topo egin nahi, eta askotan, karretera erditik pasatzen nintzen.

Amaya, ama eta irakaslea da eta hemen komentatu dizkigu berarentzat suposatu zuen erronka, sexu bakarreko eskola batean hezitzeak eta eskola misto batera aldatzeko momentuan. Gogora 15 urte zituela, gaur egun guzti hau pentsaezina da. Nik eskertzen dut ikastola publiko eta misto batean hezitua izana. Nire bizitzako oroimen politenetarikoak lagun eta nesken izandako harremanen inguruan baititut.
EGIN "KLIK" HEMEN

viernes, 26 de noviembre de 2010

Jaiotzetik nahi izaten dugu umearen sexua jakin.

    
           Izenburuan aipatu bezala, hasiera batetik nahi izaten dugu neska edo mutila den jakin. Sexua baita bere bizitza osoa ezaugarrituko duena, jaiotzen garenetik helduarora heldu arte.

            Honekin lotura zuzena duen bideo bat aurki dezakegu eta bertan sexuaren hasierako jaki-nahiaren zergatia aipatzen du. Gure pertzepzioak sexu bakoitzeko akzio, lanen edota hauen trataera ezberdina izango baita.



Roles del genero: Arquetipos sexuales
Cargado por raulespert. - Vídeos de ecología, sociedad, economía y sostenibilidad.



            Garbi dago, emakumearen eta gizonaren ezberdintasunak jada jaiotzetik datozela. Organo sexual, gene, eta hormona ezberdinak aurki ditzakegu eta gizon edo emakume izateak ingurune psikologiko-sozial ezberdinetara zuzenduko gaita.


          
            Desberdintasun honez gain, bakoitzaren portaera, itsura, janzteko era, gizartean onartuak izateko burutzen dituzten portaera ezberdinak eta bizitzan burutu behar dituzten bete beharrengatik ere desberdintzen dira kasu askotan. Ezaugarri guzti hauek kultura influentziarekin lotura zuzena dute.

            Arlo honetan hitz egiten ari garenean eta zehazki gizontasun eta emetasun arloan ezin dugu aipatu gabe utzi genero rolak. Ideia honen funtsa, bakoitzaren (generoa bereizita) jokabidearen eta jarreraren adierazpenetan oinarrituko da, non agente sozialak moldatu, norbanakoaren posizio soziala, besteekiko erlazioak eta bakoitzaren nortasun eta jarrera zehazten diren.

            Rol hauek ez dira ez dira beti berdinak izan. Hasteko, azken belaunaldietan, gure aitona-amona garaian, genero rolak orain baino markatuagoak zeuden. Lehen guztiak izan behar ziren  emakumea izanez gero neska eta gizon izanez gero mutil, genero aldaketak gaizki ikusiak zeuden. Jarraitzeko, gure gurasoen aldian, ez ze hain zorrotza , baina bakoitzak garbi edukiko zuen bere rola. Azkenik gure garaian nahiz eta batzuek edo batzuetan gaizki ikusi a egon, onartzen da eta ulertzen da norbanakoa nahi duena egitea mutila zein neska izan, adierazpen eskubidea arlo honetan onartua baitago.

            Txikitatik joaten gar ikasten rolak, inguruko sexu berdineko pertsonak ikusiz, familiaren laguntzaz, hau da, arropa erosterakoan (kolore urdina, mutilarentzako eta kolore arrosa, neskarentzako), jostailuak erostean, modelo sozialengatik ere ikas daiteke, hau da, goi mailako modeloak, artistak... Askotan modelo sexual ideal bat bilatzen da.

            Rolak aipatu ondoren, ezingo dugu amaitu androgenoak aipatu gabe. Androgeno hitza rol bakoitzaren malgutasuna azaltzeko erabiliko da. Izaki androgenoak bizitza estilo baten erosotasun batera iristeko, emakumearen eta gizonaren ezaugarriak bereganatzen ditu bere autokontzeptu barruan. Beste era batera esanda, pertsona hauen kanpoko itxura ez dira gizontasunean ezta emetasunean berezkoak, azken finean, tarteko zerbait da.    

            Hau guztia esanda, izenburuari erreparatuz esan daiteke, gaur egun sexua jakiteko  benetako nahia  ikusmira sortzen duelako eta jakin besterik ez dugulako nahi dela. Ez ordea, umearen sexua, ingurune psikologiko-sozial edo ezaugarri zehatz batzuetara iristeko interesaren nahia dagoelako.




 
EGIN "KLIK" HEMEN

Nola bideratzen da hezkuntza sexuala zure etxean? Zein da zure gurasoen jarrera gai horrekiko?


Opuseko ikasleari galdera .
Fernando , Erain-eko 19 urteko ikasle oia
Etxean normalean ez da sexuz Hitz egiten , ahala ere nire gurasoak ez dira beste batzuk izan daitezkenerainoko kontserbadoreak es naute kontrolatzen , nere veste lagun batzuei pasatzen zaien bezala , hori bai erligiosoak dira eta gai honetarako , “arau” zorrotzak ditugu . nire gurasoek pentsatzen dute , beraiek bezala erligioan oinarritutako bizitza jarraitu behar dudala , hau da ezkondu arte sexua ezin dudala praktikatu , naiz eta nere ustez jakin badakiten praktikatu dudala ala ere gai hauek ez dira komentatzen , ezkutatu eta tabu moduan tratatzen dira etxean.
Ahala ere nik sexu bizitza badaukat ,hamalau urte nituenetik Donostian  gauean ateratzen naiz eta neskekin ibiltzen naiz , hori bai ez dut gurasoekin komentatzen eta neska etxera eramatearena guztiz ezinezkoa da. Horrez gain esan liteke nire adineko beste edozein gazte baten bizitza dut  , kuadrilla normala dut non denak ez dugun familia tradicionalista.
Erantzun honekin ondorioztatu dezkegu , opuseko ikasleekiko ditugun aurreiritziak kasu askotan exageratuak direla eta naiz eta familia tradizionalagoa izan , ez direla beren gurasoen berdinak izan behar , besteok gure gurasoak bezala izan ez gaitezkeen bezala.
EGIN "KLIK" HEMEN

GENEROA ETA BERDINTASUNA






Sexu bati edo besteari erlazionatzen dugu gure burua jaiotzean, eta gizartearen eraginarengatik, haurrak  zein generotara bideratzeko eta genero identifikatzen jakingo du.
Mutilak estereotipoengatik eragin handiagoa  dute neskek baino. (errazagoa da neska bat futbolean aritzea, mutil bat panpinekin jolastea baino. Norbanakoaren helburua Andragonia psikologikoan oreka bat bilatzea izango da. Gizarteak ezarritako estereotipo eta ahaztean eskuratzea posible diren estereotipo pribatuen artean.
Desberdintasunei dagokionez, genero identitateaz ari garenean ,jaiotzen garenenetik, txiki-txikitatik gure sexu bereko eta aurkako pertsonak ezberdintzen jakin badakigu. Bestalde,  genero rolaz ari garenean, estereotipoak sartzen dira jokoan, gainera eremu oso zabala izango da non genero-rol asko izango ditugun,
Genero estereotipoen heziketaz , gurasoak eta hezitzaile edo irakasleak arduratu behar dute kolaborazio zuzenean, denbora horretan haurrarekin zuzuenki erlazio haundiena baidute.
Gurasoek txikitatik erakutsi beharko diete hezkidetzan bizitzen , eredu emanez beren jarreratik hasita , rolen arteko flexibilitatean beti.
Irakasle edo hezitzaileen kasuan , jokuak eginez , bai klase eta klase kamporako , hezkidetza ikasteko metosologia desberdinak erabiliz.
Garbi dago eraikuntza honetan generoen banaketa ikusiko dela , estereotipoek ezarritakoa eta denboraren poderioz haurrek barneratua izango dutena , non mutilak , aktiboagoak eta gauzak ez dituzten aimbeste pentsatuko , bitartean neskak finagoak pentsamendu landuagokoak eta lasaiagoak izango direlarik , kasu honetan neskek pentsamendu sinbolikoaren erabilera haundiagoa edukiko duelarik.

EGIN "KLIK" HEMEN

33/2006 LEGEA


            Langileen arteko genero bereizkeria edo beste era batera esanda , emakume langileen eta gizonen arteko desberdintasun egoerak enpresa munduan oso hedatua dago emakumeen kaltea.
            
            Argi dago, edozein lanpostu pertsona oro bete al duela nahiz gizona zein emakumea izan . Ez du batak edo besteak baino abantaila edo desabantaila gehiago edukiko baina errealitatean zalantzan jartzen da.

            Egoera honi, gizartean aurrera pauso bat egin nahian, 2005. urtean entzutera eman zen eta 2006. urtean onartua izan den legea sortu da.  Bertan gizon eta emakumeen arteko diskriminazioaren borroka irabaztea izango du helburu. Adibide azkar bat aipatzearren, partidu Potikoetan jada burutu den gizon eta emakume langile parekatuak egotea da, hau da, sexu bakoitzeko partaideak ezingo dira %60tik gora izan eta ezta %40tik beherago izan ere.

            Berdintasunaren lege honetan, hainbat lan neurri, neurri politiko eta neurri sozialak agertuko dira, betiere, diskriminazioarekin lotura zuzena izanik.

            Honi lotua, beste zehaztasun batzuk aipatzen ditu. Alde batetik bizitza pertsonalean eta laboralean adiskidantza eta gizon eta emakumeen arteko erantzukizun handiagoa izatea (familia arloan lantzen da ere). Ideia honek sexu arteko erasoak paratzeko balioko lukete. Bestetik, arauak herri administrazioko arloetan gizon eta emakume ordezkari orekatua izatea da. Beste arauetako bat lan munduan, haurdunaldiari edo amatasunari lotua egongo da.
           
            Azken finean, arau hauek emakumea indarra hartzen joateko burutuko dira. Betiere, berdintasun egoera batera iristeko.

            Lege hau 2006an onartu zen arren, gaur egun egia da, aurrera pauso handia egin dela baina ez oraindik behar haina. Egoera hau zuzentzeko, beharbada denborak emango digu erantzuna. Legea nahiko berria dela esan baitaiteke eta denbora normalizatuko duelakoan espero da. 


 

  
EGIN "KLIK" HEMEN

jueves, 25 de noviembre de 2010

Cortometraje: "El ascenso" (Generoa)

Genero rolaren inguruan honako kortometraje hau aurkitu dut. Berton familia bati planteatzen zaion gatazka azalduko da. Ekarpen honekin familiako genero rolen inguruko hausnarketa bat egiten dugu.

Hasteko, kontuan izan behar dugu, nahiz eta hezkidetza eta sexu-berdintasuna sustatzen ari garen XXI.mendeko gizarte demokratiko honetan, oraindik genero estereotipoak gizartera erraturik daudela, eta familian hasten direla haurrak, euren generoaren inguruko jarrerak, jokabideak eta estereotipoak eraikitzen.

Emazteari lanpostu on bat eskuratzeko aukera suertatzen zaio enpresa bateko nagusia hain zuzen ere (egun, gizonezkoek gehienbat betetzen dituzten kargua dela ezin dugu ahaztu). Lan kargu honek soldata hobea ekarriko dio baina bidaiatzen denbora asko pasa beharko du. Emazteak senarrari eskatzen dio etxeko lanaz eta semea zaintzeaz ardurtzea, kanpoan dagoen bitartean, eta senarrak baiezkoa erantzuten dio.

Amaieran, bi bukaera izango dira, bata ona eta bestea tamalgarria. Bideoan ikusiko duzuenez, amaiera txarrak gizoneak etxeko arduretaz eta semeaz ez dela arduratu: etxea zikina, semea lurrean eta aita lo sofan garagardo batekin. Orduan, egoera ikusita, lanpostuari uko egiten dio. Amaiera onak kontrako eszena planteatzen du, non aitak etxeko ardurak ondo burutu dituen eta semea besoetan duela. Horrezaz gain, afaria prest du eta emaztea, nekatua iritsi dela, senarra zoriontzen du (harritu ere egiten da). Gainera, emakumeak lanpostua hartzea erabakitzen du.

Konklusio bezala esan genezake, emakumezkoak gizonezkoak bezala, lanpostu-boteretsuetan lan egin dezaketela eta gizonezkoek ,emakumezkoak bezala, etxeko ardurak eta seme-alabak zaintzen jakin behar dutela. Eta zein neurritan eragin dezakeen pertsona batengan eta bere bizitzan, familia-kide beaten genero rolaren arduragabekeriak.

EGIN "KLIK" HEMEN

martes, 23 de noviembre de 2010

IBILBIDE HIPOTETIKOA

LEONARD MULLER FRITZ                                        


-          Leonard Muller Fritz 1904 ean jaio zen Vienan , Austrian , familia aristokrata batean , bost anaietan zaharrena  , hori dela eta bera zen bere aita Jacinto Joaquin II Austriako bizkondearen oinordeko zuzenena. Bere aita ikertzaile zientifikoa izanik munduan zehar bidaiatzen ematen zuen aldi gehiena , hori bai , etxeratzen zenean lurralde eta kultura ezberdinetako oroigarri , istorioa  eta ohiturak erakusten zizkien semeei  . Amak aldiz ekitaldi sozialetara dedikatzen zuen bere asti gehiena eta  garai artako gizartean estatus altuko emakumea kontsideratzen zen. Oroar ez zuten denbora gehiegi inbertitzen beren semeekin , ahala ere beraien heziketa ondo lotuta zuten , aitaren laguna zen  Jefrey Kamga Ndongo Salek jakintsu  afrikarra zen haurren arduraduna eta egunero jauregian zuten liburutegi erraldoiean irakasten zizkien  lehenengo ezagutzak . bost urte bete zituen arte liburutegia izan zen Leonarden  jolaslekua.


-          1909 ean lehenengo hezkuntza akademikoa jaso zuen Kinder Garden Franziskaner eliteko aberatsen semeen institutoan interno.
Kinder Garden Franziskaner institutoa erligiosoa zen eta oso gogorra , han matematika  latina eta geografiaz gain poesía , esgrima eta hipika ere ikasi zuen .  Eskola orduez gain aktibitate estraeskolar ugari zituen. Leonard oso ikasle saiatua eta argia zen , 1920ean Baden Bei Wien-eko  literatura sari garratzitsua irabazi zuen.

  • 1922 . urtean 18 urte zituela  Fachhochschule Salzburg unibertsitatean onartua izan zen non Lur Ingurumen Zientzien  karrera ikasi zuen ahala ere institutuan bereganatutako poesiarekiko trebezia eta pasioa garatzen jarraitu zuen . Han , 1924ean Karl Landsteiner biología irakaslea ezagutu zuen , honek sekulako influentzia izan zuen Leonardengan  , munduaren pertzepzioa aldatuaz eta bizitzari buelta emanez.

-          1928an ikastetak bukatu eta bere tesisa idatzi zuen “ecosistemas y productividad biologica en el tercer mundo “ izenekoa eta komunitate zientifikoan ohiartzuna eduki zuena. 1929 an bere unibertsitateko irakasle izandako Landsteinerren proposamena onartu eta Afrikara , Ganbia joan  zen bere lehenengo ikerketak egitera ,  hango egoera gogorrak Leonardi  begiak iriki zizkion eta bere aitarengandik jaso beharreko tituluari uko egin eta 1932an afrikaren biologian  eta boluntaritzan murgildu zen guztiz , urte bi geroago QWEN ong-a sortu zuen Afrikan eta batez ere Ganbia aldeko haurren eskubideak eta beharrentzako.

-          1942an Ekao Rnsome Kuti emazte eta aurrerago bere lau semeen ama izango zenarekin ezkondu zen eta berarekin elkarlanean 1944ean  Ganbiako  “Kamga Ndongo” , lehenengo eskola sortu zuen , non urrengo urteetan irakasle eta zuzendari gisa lan egin zuen , beti ere bere ikerketak eta poesiarekiko afizioa alde batera utzi Gabe , urteetan zehar bere ikerketen publikazio ugari entzutetsuak izan ziren eta poesía bi liburu idatzi zituen . Bere ikasleei ere erakutsi zien poesía , baina batez ere beraien errekurtsoen jabetza eta erabilera egokia eta ustiatzea erakutsi zien , honez gain mundua eta kultura desberdinen misterioen ateak ireki zizkien.

-          1975 ean Ganbiako ingurumen kontseilari izendatu zute , iada Leonardek guztiz etenda zuen Austriarekiko zuen lotura batez ere eskatutako laguntzei uko egin zietenetik .Baina munduan zehar eta komunitate zientifikoan autoritate garrantzitsua zen.

-          1989an  laurogeitabost urte zituela hil zen Leonard Muller fritz , bere emaztea hil eta urte betera , erosketa egitetik bueltzatzen zela , lapurreta egiten sahiatu zen  gizon batek tirokatua.

-          Bere semeek bere bidea jarraitu zuten QWEN izena zuen eta aurrerago  Muller izena izango zuen organizazioa  zabaltzen jarraitu zuten Gambia osoan zehar  , beste alde batetik bere ikerketak erreferente bihurtu ziren biologiaren alorrean eta Afrikan ONGetako boluntaritza aldaketa handiak nabaritu zen berak sortutako organizazioari esker.

-         

EGIN "KLIK" HEMEN

viernes, 12 de noviembre de 2010

Autoestima




“Quien se quiere a sí mismo se conoce y se acepta tal como es, conoce sus cualidades y sus limitaciones. Todas las personas valemos por nosotras mismas. No es necesario ser el o la mejor. Lo importante es hacer nuestro mejor esfuerzo y sentirnos satisfechos con nuestros logros. La autoestima es la síntesis de todos los pasos anteriores. La autoestima es el aprecio que tenemos por nosotros mismos, de nuestra forma de pensar, actuar y sentir. Ella nos permite reconocer nuestras capacidades y confiar en nosotros mismos. Nuestra persona con las propias virtudes, defectos, emociones, sentimientos, necesidades, etc., es el equipo que tenemos para vivir y así como somos debemos aceptarnos y querernos incondicionalmente, tomando en cuenta que hay cosas de nosotros que podemos modificar.”


Autoestima, adituen dioten bezala gizakion hazkuntzan osagai oso garrantzitsua da. Honekin bakoitzaren (norbere) egoera nolakoa den zehatuko du eta kanpotik hirugarren pertsona batek helarazi diezaioke egoera hori.. Ez du soilik norberak bere barruan zerbait gaizki duela ohartarazten laguntzen , baizik eta, bakoitzak zertan huts egiten ari den eta nola konpondu al dezakeen. Gainera bakoitza autosuperatzen laguntzen du. Berezitasun hau, lanean, etxean, eskoletan, etab. erabil daiteke baina orain eskolan zentratuko gara.

Eskolan irakasle zein ikasle autoestimu faltan egotea ulertezina litzateke. Bakoitzaren barruko sentimenduak ondoren biziko den esperientzietan eragin garbia izango du, hau da,  ikaslearen kasuan lan indibidualetan, taldeko lanetan, ahozko azalpenak… ekintzetan bakoitzaren barru-barruko sentimenduak helaraziko dira askotan nahitaez. Gehienetan, nabarmenduko da bakoitzaren gorabeherakoak eta honen eragina autoestimuarena da. Berak lagunduko gaitu arrakastara edota porrotara iristen.

Autoestimarekin oso lotua dagoen beste termino bat autoazeptazioa da. Termino honek norberaren jarreraren edo jokabidearen adostasuna edo onarpena da eta honen laguntzaren ondorioz aurrerago iritsiko diren aukeraketa, ekintza eta bakoitzaren garapena ez da etengo.

Amaitzeko esan daiteke, autoestima norbere sentimenduen balorapen bat dela, edo norbera izateko era baloratibo bat . Azken finean, gure pertsonalitateari itxura ematen dion balorea izango da, ikasi ahal daitekeena eta hobetu ere egin daitekeena.  Segun eta nola aurkitzen den autoestimaren egoera eragin positiboa zein negatiboa eduki dezake, hau da, autoestimu altua bada arrakastarako aukera izango da eta autoestima baxua bada porrotaren aukera izango da.

Hori guztia esanda, aipa daiteke autoestima altua eta positiboa behar dela ikaslearen egunerokoan, honek gaitasun eta trebetasun pertsonalak indartuko baititu eta segurtasun pertsonal maila handitu.

Hona hemen autoestima hobetzeko ideia batzuk ikaslearengan eta hemen klik eginez autoestima hobekuntzarako ariketa batzuk:

-  Ziurtasun giroan bizitzeko aukera eman. /  Beraien iritzia eskatu eta goraipatu.
- Beraien ideiak baloratu.   /  Eskolan eta gelan garrantzitsuak direla sentiarazi.
- Egiten dizkiguten galderak errespetuz hartu ./ Beraien arrakastak ospatu.
- Egiten dutena goraipatu eta barregarri ez utzi. / Gehiegizko babesa ekidin.
- Beraien gaitasunak agerian jarri. / Arduratsuak izaten lagundu.
- Beraien gorputz irudia hobetzen lagundu. /  Beraien lagunak ezagutu.
- Beraien jokaera ezkorrak hobetzen lagundu. / Behar duten denbora eman.
- Beraien zaletasunak bultzatu. / Posibleak diren helburuak jartzen lagundu.
- Norbera ezagutzen eta onartzen lagundu. / Geure autoestima gehitzen saiatu.
- Frustrazio txikiak onartzen lagundu.
- Beraien arrakasta eta lorpenez harro sentiarazi.
- Beraien emozioak identifikatzen lagundu.

EGIN "KLIK" HEMEN

miércoles, 10 de noviembre de 2010

Autosuperazioa

AUTOSUPERAZIOA

SAN SEBASTIÁN. DV. Es una silla de ruedas todoterreno, que lo mismo sirve para sortear el más estrecho paso en una casa o en una tienda como para subir suavemente, y sin riesgo de vuelco, esos molestos bordillos que rematan las aceras. Su asiento se eleva más que los de los modelos convencionales y, además, se inclina hacia delante o hacia atrás. En caso de accidente, incorpora un sistema de alerta que avisa automáticamente a los familiares del usuario o al 112 indicando la localización exacta, gracias al GPS, del lugar del siniestro. Por tener, además de otros adelantos y medidas de seguridad, también incluye una novedosa guantera: un reposabrazos portaobjetos abatible. Tras cerca de dos años de gestación ha nacido Noa, una silla de ruedas 'made in Gipuzkoa' que mejora las prestaciones actuales.

De momento, Noa es sólo un prototipo, aunque se le augura un futuro prometedor. Así se desprende de las palabras de los potenciales usuarios, como Iñaki Errasti, presidente de Gene, la Asociación Guipuzcoana de Enfermos Neuromusculares. Elkartu y Bidaideak son otras de las asociaciones que han participado y aportado ideas a los 15 investigadores de la Fundación Tekniker-IK4 que, liderados por Fernando Egaña, han dado a luz a Noa. Errasti, licenciado en Químicas y profesor, ha colaborado estrechamente con ellos. Del fruto de este trabajo, que ayer fue presentado en el Kutxaespacio de la Ciencia, dice que «está muy bien».



Ekapen honen funtsa ez da gurpil-aulki batez bakarrik hitz egitea , baizik eta berarekin zuzenki lotuta dagoen gizon batez . Hori dela eta Diario Vascoko web gunean aurki dezakezuen artikuluaren zati bat , esanguratsuena iruditu zaiguna publikatu dugu

Gizon hau Iñaki Errasti dugu , Gene Gipuzkoaki Gaixo Neuromuskularren Elkartearen zuzendari , kimiketan lizentziatua eta irakaslea. Egia esateko inoiz ez genuen jakin zein izan zen Iñaki aulki batean egotearen arrazoi zehatza , naiz eta jakin istripu baten ondorioa izan . Guk batez ere bere irakasle paper horretan sakondu nahi genuke, guk , Ander eta Aitzolek , bere ikasle ohiak garenez esperientzia hau gertutik bizi izan baidugu bai DBHen ( Peñaflorida institutoan) bai batxillergoan ( Usandizaga institutoan) .

Horrez gain aipatzekoa da , biok auzo eta kale berdinean bizi garela eta denboraren zehar bere gaixotasunaren eboluzioa nabaritu genuen , nola gero eta zailagoa egiten zitzaizkion guk erreztasunez egin ditzazkegun gauzak , baina ahala ere ez zela errenditzen eta azpimarratu daiteke berak beti izan duen irakasteko grina , autosuperazioaren bidez oztopo guztiak baztertuz , honen adibide sendoa artikulu hau dugularik , non bere ekarpena eta inplikazio zuzena funtsezkoa izan den bera bezala zailtasunak dituzten jendeari bizitza errazago egin eta benetan gustokoa dutena egiteko laguntzeko.

Aulki honek beste ezaugarri batzuekin batera , leku altuetara iristeko duen elabazio mekanismoa , erorketen sentsorea , GPS bilagailua , urrutiko agintea edo ejen luzera moldagarria ( eraikin ego pasillo estuetatik pasatzeko eta kanpoaldeetan estabilitate handiagoa izateko ) dira. Eguneroko bizitzan laguntzeko eta oztopoak gainditzeko laguntza haundia proportzionatuko dutenak , seguru.

Artikulu honi buruz jakiteko eta aulkiaren diseinu eta ezaugarrien xehetasunak jakiteko hemen duzue web orriaren link-a:

 http://www.diariovasco.com/20070914/al-dia-local/silla-ruedas-todoterreno-20070914.html
EGIN "KLIK" HEMEN

Garapen Pertsonala: Adimen-emozionala

Bideo Honen Bidez aderazi nahi dut, zenbaterainoko garantiza Duen adimen-emozionalak hezkuntza esparruan eta izan nahi gizartean arrakasta bada. -Konferentzia Honen helburua Bideo, haurrak Euren emozioak ulertzen eta EGOKI kudeatzen ikastean datza. Horrela "Redes de la Ciencia",  "SEC" hezkuntza-elkarteak eta Linda Lantiery (-emozionalean adituak adimen), kritikak eta proposmenak biltzen dira.

Egungo kezka nagusienetariko batekin Lotura egiteko aprobetatzen du. Indarrean ditugun hezkuntza-sistemek ez dute balio, ondoren, gizartean egokitzeko, lanpostua lortzerako orduan. Horretarako hezkuntza bate sociales Sustatu beharko da eta Irakasleetatik Pasa eta guraso zeína haurrekin Prestakuntza hasiko da. 3 garrantzitsuz Alor Behar baliatu gara egungo eta Gizarte aldakorrean lasaitasunez trebeziaz aritzeko:

Haurreari  identitatea lagundu fokalizatzen. Kontsolek, mugikorrek egungo moda-teknologikoek haurari rol-estereotipoak biderkatzen dizkio.

Gatazkei sortzailea irtenbide jakitea ematen. Haurrei kolektiboki arazoei konponbidea ematen irakatsi zaie Behar.

Garrantzitsuena: Emozioak jakitea kudeatzen.

Hausnarketa: Inteligenteak akademikoki izan gaitezke, zeína EMOZIONALKI. Beste bat eztabaida izango da eta zeína DIREN hobeak edo baliagarriak gizartean arrakasta izateko.



EGIN "KLIK" HEMEN