Ala eta guztiz ere, Aitor arauak berriro hausten ditu: zentroan atseden garaia da eta neska talde bat irakaslearengana doaz Aitor irainka ari dela azaltzeko. Momentu horretan Aitor egoeraz ohartzen da eta korrika habiatzen da nesken atzetik irakaslearengana joaten galarazteko eta ez du beste biderik aurkitzen jotzen hastearekin baino. Lau nesketatik biri ostikoa eman eta beste biri lurrera bultzatzen die. Azken hauetako batek kolpe txarra hartzen du buruan eta odola du buru atzealdean.
Baina Aitor ez da konturatzen leihotik zuzendaria dagoela begira eta egoera guztiaz ohartu da. Berehala irteten da jolastokira nesken egoeraz jakiteko eta ondoren Aitor zuzendaritzara eramateko.
Bilera eguna baino lehen, Mikelen irakasle guztiekin biltzen da Mikel azken klaseetako egoera azaltzeko. Bertatik gehiengoen ideia Mikel arro nabaritzen dutela da baina ez duela egoera justifikatzen. Honen ondorioz aurre egiteko ideia batzuk proposatzen dira:
1- Atseden garairik gabe geratzea bolada batean.
2- Atseden garaian irakasle batek umea txarto egin duela kontzientziatzea denbora batean.
3- Etxerako lan bezala lagunartekotasuna bultzatzen duen liburu batzuk irakurraraztea.
4- Jolastokiko segurtasun zaintzaile izatea, hau da, jolastokian gertatutako arazo konflikto oro irakasleei ohartarazi eta azaldu.
Bilera egunean zuzendaria, Aitorren tutorea, ama eta Aitor bera ere azaltzen dira. Berehala amak izugarri sentitzen duela dio eta zigorra pentsatu duen galdetzen die. Honi erantzuteko aurreko egunean irakasleen artean bilera egon dela komentatzen dio zuzendariak, bertan arazoari irtenbideak emateko ideiak aipatzen dizkio.
Ama ez dago guztiz ados ideiekin ; berak dio atsedena kentzeaz gain lanak burutu beharko lituzkeela garai horretan. Kontran, irakasleak lau ideietatik okerrena aukeratu duela esaten dio ez duelako emaitza onik izango eta hobe litzatekeela laugarren aukera hartzea. Nahiz eta, zigor ahulena dirudien azkenean, Aitor gehiago sentsibilizatuko eta kontzientziatuko delako.
Hori esanda, ideia egokia iruditzen zaio amari eta sentsibilizatu eta kontzientziatu arte jolastokiko segurtasunarekin behin eta berriz jarraitzea proposatzen du.
Tutoritza hau ebaluatzeko errubrika :
Tutoritza hau ebaluatzeko errubrika :
Bikain | Oso Ongi | Ongi | Gutxi | |
Kasua | Ondo azalduta eta garatuta eta ulerkorra | Ondo azalduta eta gutxi garatuta baino ulerkorra | Gaizki azalduta eta gutxi garatuta baino ulerkorra | Gaizki azaldu , gutxi garatu eta ezin ulertu. |
Parte-hartzeaileak | Egoeran garbi azaltzen dira eta partehartzen dute. | Egoeran garbi azaltzen dira baina ez dute denek partehartzen. | Egoeran ez dira oso garbi azaltzen eta ez dute denek partehartzen. | Egoeran ez da azaldu. |
Helburua | Guztiz garbi eta egoki garatua dago. | Guztiz garbi baina garatu gabea. | Ez guztiz argi baino garatuta. | Ez dago garbi ez garatuta. |
Bilera | Nondik-norakoa eta landuko dena oso argi dago eta helburu bat dago oso zehaztuta | Landuko dena argi dago eta helburua dago | Landuko dena argi dago baina helburua ez dago bere osotasunean zehaztua. | Ez dago helbururik. |
Sarrera-gorputza eta ondorioa | Agertzen dira. ondo garatuak | Agertzen dira. Ez oso garatuak | Sarrera edo ondorioa falta zaio. | Ez du ez sarrera ez ondoriorik egin. |
Honi erreferentzia eginez gure nota oso ongi bat litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario