--------------------------------------------------------------------------------

viernes, 29 de octubre de 2010

Bosgarren ekarpena : ESKOLA EREDU BERRIA




Gaur egunko eskola metodologiak gaur egungo eskaerak asetzen dituen galdetzea eta irakasleak beren ibilbidean zehar erreziklatzea , ez ahal da beharrezkoa … Guk hori uste dugu.

Eskolak beti erantzun nahi izan du garaian garaiko gizartearen behar eta ezaugarriei. Bada, gure gizartean egundoko aldaketak eman diren arren, ikastetxe eta ikasgelek duela mende bateko gizartearentzat pentsatutako eredu eta diseinuarekin segitzen dute. Hergonomia pedagokoaren beharra dagoela jakina da . Agian irudietan eskola berritzaile honek elitista irudi dezake  , baina ohartu al gara espazio handi bat espazio ezberdinetan banatzen duen ,espazioen malgutasuna ikasleen eskura.

Lehenengo irudietan ikusi dugun bezala , irakaskuntza praktikoa , teknologia metodologiaren zerbitzura  , espazioen  kontzeptu modularra eta malgua  erakusten digu ,  non talde bakoitzak bere zergina duen , funtzionalitatea , balioaniztasuna , mikroespazio bereziak , erosotasuna ,  arreta pertsonalizatua dozentzia partekatuari esker eta ez ohiko baliabideak  ezaugarri dituelarik , horrelako gela batean , nork  jarraituko luke horrelako metodologiarekin ?  Nork ez luke nahi metodoligia berri hau jarraitu , ingurune zabalak , espazio zabalak erakargarriak , ongi apainduta , jolasteko eremu ezberdinak , espazio argitsu eta alaiak  edo espacio multifuntzionalak dituelarik  etorkizunerako gizartean amoldatzeko egokiena izango zen hezkuntza metodología honetan , teknologia berriak bezalako eta gaur egun hain garrantzitsuak diren  gaitasunak uztartuz eta irakatsiz. Honetarako baharrezkoa izango denez irakasleen erreziklapen jarraitua.


1 comentario:

  1. Aukeraketa ondo dago, baina ez zarete gehiegi zentratzen "ikerketa fokuan", hau da, irakasleen ibilbide profesionalean.

    ResponderEliminar