--------------------------------------------------------------------------------

viernes, 15 de octubre de 2010

Hirugarren ekarpena: IKASLE VS IRAKASLE



Garai batean, antzinako eskolan, hezkuntza arloari dagokionez irakasleek zeukaten boterea edo liderazgoa eta guztien errespetua zeukaten inor ez zen saiatzen irakasleak zioenari uko egiten edota hitz egiten zuen bitartean mozten.

Gaur egun, paperak aldatzen doaz zenbait kasutan, hau da, ikasleak irakasleak baino influentzia handiagoa dauka klasean eta demostratzeko hementxe adibide bat azaldu dugun bideo nahiko estremista eta ironikoan .

Irakasle batek klaseak lantzeko, ikasleen laguntza eta kolaborazioa behar du hortan ez bada saiatzen, behintzat errespetua merezi du bideoan ageri ez den bezala. Bertan klaseko ikasle-irakasle erlazioan ikus daiteke gurasoen eraginak presente daudela, hau da, gurasoak zati batean umea errespetu falta den egoera batera eramaten dute.

Ulertzen da, irakasleak ikasleen baitan daudela eta beraiek direla klasearen jaun eta jabe. Adibidez irakasleak abokatuarekin hitz egiten duenean edota zuzendariak hurrengo azterketaren nota aurreratzen dionean eta baita aurkitutako bideo honetan ere; errespetu falta nabaraia da. Noraino iritsi daiteke egoera hau?

Hau guztia esanda, aipagarria da egoera honi aurre egin behar zaiola lehenbailen situazioak aurrera ez giteko. Irakaslearen lana bere jakintza ikasleei transmititzea da eta ez dauka zertan bideoan agertzen diren egoerak jasan beharrik hori burutzeko. Gainera irakasleak eraman beharko luke klasearen pisua eta ez hori bakarrik ikasleak errespetuz tratatuko du.

1 comentario:

  1. Hemen gaia ukitu duzue. Gehiegi sakondu gabe baina tira !!!
    Askoz gehiago egiteko gai zarete !!!! Ez galdu aukera.

    ResponderEliminar