--------------------------------------------------------------------------------

viernes, 29 de octubre de 2010

zortzigarren ekarpena: ORDENAGAILUAK KLASEETAN

Bada ia urte gutxi aipamen batzuk entzuten hasi ziren interneta eta ordenagailuaren garrantziaz hezkuntza inguruan. Beti egon dira loturik klaseak eta ikasgaiak testu liburu edota orri txosten batzuekin, hau da , orain arte (jarraitzen du zentzu batean) liburuak eta txosten ezberdinak erabiliz ematen dira klaseak. Baina adituek diotenez ordenagailu eta internetaren laguntzarekin liburuak eta txostenak alde batera uzteko aukera badagoela diote. Hementxe dago eduki ditzaken erraztasun eta eginkizun asko. Honek ze eragin izan dezake ikaslearengan? Positiboa ala negatiboa?



Hasteko, internetak aukera asko ematen digu hezkuntza arloan zabaltzeko. Ez hezkuntzan zabaltzeko bakarrik; baizik eta, hezkuntza arloan erraztasunak emateko. Bertan sartuko zen, ordenagailua eramangarria bada, edozein tokitan dagoela (internet konexio bat edukiz) konekta daitekeela edota gai ezberdinak liburutik ordenagailura igo eta klasean panelean azaldu daitekeela…hori dena irakasle eta ikasle erraztasun aldetik.

Jarraitzeko, ekonomia aldetik onuragarria izan daiteke ikasleentzat. Normalean liburuak ordaitzen dira bertatik ikasteko edo apunteak jasotzeko. Baina gaur egun dioten klase emateko forma honek ez du inolako gasturik, hauda, ikasle guztiek materia guztia jaso dezakete “klik” bat eginez eta poltsikotik dirurik atera gabe.

Bukatzeko, esan daiteke ikasgaiarekiko ikaslearen partehartzea oso garrantzitsua dela eta honi aukera bat ematen dio internetek, ordenagailuan bertan apunteak gordetzeko, argitaratzeko… Horiek Blogak dira eta orain arrakasta handia hartzen ari dira. Bertan ikaslea informazioa elkartrukatuz gaia lantzen du eta bere apunteak edo lanak burutzeko aukerak ditu.


Ezin dugu atzean utzi laguntzeko ere, entziklopedia, hiztegi, wikipedia, aurkitzaile ezberdinak … badaudela eta jasotako gaiaren informazioa kontrastatu egin beharko dela baina aipatutako azalpenekin ondorioa positiboa izando dela zihur! Ez bakarrik ikasleentzat, baita irakasleentzat ere.



1 comentario: