--------------------------------------------------------------------------------

viernes, 12 de noviembre de 2010

Autoestima




“Quien se quiere a sí mismo se conoce y se acepta tal como es, conoce sus cualidades y sus limitaciones. Todas las personas valemos por nosotras mismas. No es necesario ser el o la mejor. Lo importante es hacer nuestro mejor esfuerzo y sentirnos satisfechos con nuestros logros. La autoestima es la síntesis de todos los pasos anteriores. La autoestima es el aprecio que tenemos por nosotros mismos, de nuestra forma de pensar, actuar y sentir. Ella nos permite reconocer nuestras capacidades y confiar en nosotros mismos. Nuestra persona con las propias virtudes, defectos, emociones, sentimientos, necesidades, etc., es el equipo que tenemos para vivir y así como somos debemos aceptarnos y querernos incondicionalmente, tomando en cuenta que hay cosas de nosotros que podemos modificar.”


Autoestima, adituen dioten bezala gizakion hazkuntzan osagai oso garrantzitsua da. Honekin bakoitzaren (norbere) egoera nolakoa den zehatuko du eta kanpotik hirugarren pertsona batek helarazi diezaioke egoera hori.. Ez du soilik norberak bere barruan zerbait gaizki duela ohartarazten laguntzen , baizik eta, bakoitzak zertan huts egiten ari den eta nola konpondu al dezakeen. Gainera bakoitza autosuperatzen laguntzen du. Berezitasun hau, lanean, etxean, eskoletan, etab. erabil daiteke baina orain eskolan zentratuko gara.

Eskolan irakasle zein ikasle autoestimu faltan egotea ulertezina litzateke. Bakoitzaren barruko sentimenduak ondoren biziko den esperientzietan eragin garbia izango du, hau da,  ikaslearen kasuan lan indibidualetan, taldeko lanetan, ahozko azalpenak… ekintzetan bakoitzaren barru-barruko sentimenduak helaraziko dira askotan nahitaez. Gehienetan, nabarmenduko da bakoitzaren gorabeherakoak eta honen eragina autoestimuarena da. Berak lagunduko gaitu arrakastara edota porrotara iristen.

Autoestimarekin oso lotua dagoen beste termino bat autoazeptazioa da. Termino honek norberaren jarreraren edo jokabidearen adostasuna edo onarpena da eta honen laguntzaren ondorioz aurrerago iritsiko diren aukeraketa, ekintza eta bakoitzaren garapena ez da etengo.

Amaitzeko esan daiteke, autoestima norbere sentimenduen balorapen bat dela, edo norbera izateko era baloratibo bat . Azken finean, gure pertsonalitateari itxura ematen dion balorea izango da, ikasi ahal daitekeena eta hobetu ere egin daitekeena.  Segun eta nola aurkitzen den autoestimaren egoera eragin positiboa zein negatiboa eduki dezake, hau da, autoestimu altua bada arrakastarako aukera izango da eta autoestima baxua bada porrotaren aukera izango da.

Hori guztia esanda, aipa daiteke autoestima altua eta positiboa behar dela ikaslearen egunerokoan, honek gaitasun eta trebetasun pertsonalak indartuko baititu eta segurtasun pertsonal maila handitu.

Hona hemen autoestima hobetzeko ideia batzuk ikaslearengan eta hemen klik eginez autoestima hobekuntzarako ariketa batzuk:

-  Ziurtasun giroan bizitzeko aukera eman. /  Beraien iritzia eskatu eta goraipatu.
- Beraien ideiak baloratu.   /  Eskolan eta gelan garrantzitsuak direla sentiarazi.
- Egiten dizkiguten galderak errespetuz hartu ./ Beraien arrakastak ospatu.
- Egiten dutena goraipatu eta barregarri ez utzi. / Gehiegizko babesa ekidin.
- Beraien gaitasunak agerian jarri. / Arduratsuak izaten lagundu.
- Beraien gorputz irudia hobetzen lagundu. /  Beraien lagunak ezagutu.
- Beraien jokaera ezkorrak hobetzen lagundu. / Behar duten denbora eman.
- Beraien zaletasunak bultzatu. / Posibleak diren helburuak jartzen lagundu.
- Norbera ezagutzen eta onartzen lagundu. / Geure autoestima gehitzen saiatu.
- Frustrazio txikiak onartzen lagundu.
- Beraien arrakasta eta lorpenez harro sentiarazi.
- Beraien emozioak identifikatzen lagundu.

1 comentario: