--------------------------------------------------------------------------------

jueves, 25 de noviembre de 2010

Cortometraje: "El ascenso" (Generoa)

Genero rolaren inguruan honako kortometraje hau aurkitu dut. Berton familia bati planteatzen zaion gatazka azalduko da. Ekarpen honekin familiako genero rolen inguruko hausnarketa bat egiten dugu.

Hasteko, kontuan izan behar dugu, nahiz eta hezkidetza eta sexu-berdintasuna sustatzen ari garen XXI.mendeko gizarte demokratiko honetan, oraindik genero estereotipoak gizartera erraturik daudela, eta familian hasten direla haurrak, euren generoaren inguruko jarrerak, jokabideak eta estereotipoak eraikitzen.

Emazteari lanpostu on bat eskuratzeko aukera suertatzen zaio enpresa bateko nagusia hain zuzen ere (egun, gizonezkoek gehienbat betetzen dituzten kargua dela ezin dugu ahaztu). Lan kargu honek soldata hobea ekarriko dio baina bidaiatzen denbora asko pasa beharko du. Emazteak senarrari eskatzen dio etxeko lanaz eta semea zaintzeaz ardurtzea, kanpoan dagoen bitartean, eta senarrak baiezkoa erantzuten dio.

Amaieran, bi bukaera izango dira, bata ona eta bestea tamalgarria. Bideoan ikusiko duzuenez, amaiera txarrak gizoneak etxeko arduretaz eta semeaz ez dela arduratu: etxea zikina, semea lurrean eta aita lo sofan garagardo batekin. Orduan, egoera ikusita, lanpostuari uko egiten dio. Amaiera onak kontrako eszena planteatzen du, non aitak etxeko ardurak ondo burutu dituen eta semea besoetan duela. Horrezaz gain, afaria prest du eta emaztea, nekatua iritsi dela, senarra zoriontzen du (harritu ere egiten da). Gainera, emakumeak lanpostua hartzea erabakitzen du.

Konklusio bezala esan genezake, emakumezkoak gizonezkoak bezala, lanpostu-boteretsuetan lan egin dezaketela eta gizonezkoek ,emakumezkoak bezala, etxeko ardurak eta seme-alabak zaintzen jakin behar dutela. Eta zein neurritan eragin dezakeen pertsona batengan eta bere bizitzan, familia-kide beaten genero rolaren arduragabekeriak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario