--------------------------------------------------------------------------------

viernes, 26 de noviembre de 2010

33/2006 LEGEA


            Langileen arteko genero bereizkeria edo beste era batera esanda , emakume langileen eta gizonen arteko desberdintasun egoerak enpresa munduan oso hedatua dago emakumeen kaltea.
            
            Argi dago, edozein lanpostu pertsona oro bete al duela nahiz gizona zein emakumea izan . Ez du batak edo besteak baino abantaila edo desabantaila gehiago edukiko baina errealitatean zalantzan jartzen da.

            Egoera honi, gizartean aurrera pauso bat egin nahian, 2005. urtean entzutera eman zen eta 2006. urtean onartua izan den legea sortu da.  Bertan gizon eta emakumeen arteko diskriminazioaren borroka irabaztea izango du helburu. Adibide azkar bat aipatzearren, partidu Potikoetan jada burutu den gizon eta emakume langile parekatuak egotea da, hau da, sexu bakoitzeko partaideak ezingo dira %60tik gora izan eta ezta %40tik beherago izan ere.

            Berdintasunaren lege honetan, hainbat lan neurri, neurri politiko eta neurri sozialak agertuko dira, betiere, diskriminazioarekin lotura zuzena izanik.

            Honi lotua, beste zehaztasun batzuk aipatzen ditu. Alde batetik bizitza pertsonalean eta laboralean adiskidantza eta gizon eta emakumeen arteko erantzukizun handiagoa izatea (familia arloan lantzen da ere). Ideia honek sexu arteko erasoak paratzeko balioko lukete. Bestetik, arauak herri administrazioko arloetan gizon eta emakume ordezkari orekatua izatea da. Beste arauetako bat lan munduan, haurdunaldiari edo amatasunari lotua egongo da.
           
            Azken finean, arau hauek emakumea indarra hartzen joateko burutuko dira. Betiere, berdintasun egoera batera iristeko.

            Lege hau 2006an onartu zen arren, gaur egun egia da, aurrera pauso handia egin dela baina ez oraindik behar haina. Egoera hau zuzentzeko, beharbada denborak emango digu erantzuna. Legea nahiko berria dela esan baitaiteke eta denbora normalizatuko duelakoan espero da. 


 

  

No hay comentarios:

Publicar un comentario