--------------------------------------------------------------------------------

lunes, 29 de noviembre de 2010

Eskola unisexual batetik eskola-mistora pasatzea, aldaketa handia suposatu zitzaizun?


Hona hemen generoarekin lotura duen galdera bati eman zaion erantzuna bizipenak edo esperientzia pertsonala erabiliz erantzundakoa hain zuzen ere.

Sexu bereizketa bultzatzen duen eskolatik, eskola mistora pasatzean, aldaketa handia sumatu zenuen?

Bai horixe. Aldaketa izugarria gertatu zitzaidan, oso akomplejatuta nengoen beste mutilekin eskola berdinean eta klase berdinetan egon behar nuelako.

Famili tradizional batean jaio nintzen eta monjeen ikastetxe batean matrikulatu ninduten gurasoek. Carmelo izena zuen eta 15 urte izan arte egon nintzen bertan ikasten. Monjetatik atera eta hurrengo hiru urteak Instituto Bidebieta-ra (Donostia) pasa nintzen derrigorrezko ikasketak amaitzeko eta bertatik Unibertsitatera joan nintzen.

Oriandik gogoratzen dut zein gaizki pasatzen nuen mutilak hain gertu ikuste arren. Akomplejatuta eta oso urduri egoten nintzen, eta honek klasean parte hartzea eragozten zidan. Nahiago nuen isilik mantendu eta mutilei ez begiratu. Gainera ikasle gehiengoa eskola misto batetik zetorren, eta gutxi batzuk ginen monjetatik etorriak ginenak. Arrazoiak ugariak izan daitezke.

Ez nekien mutilen jokabide eta jarreren nondik norakoak, ezta euren ohiturez eta elkarrizketez. Euren artean nitaz hitz egiten zutenaren susmoa nuen eta ez nintzen ausartzen beraiekin hitz egiten edo begiratzen.

Klase okerrena soinketa zen, batetik, txandalarekin mujtilen aurrean agrtu behar nintzelako eta, bestetik, nahiz eta erritmo eta koordinazioa garatu izan, eta pisu egokian egon, oso txarra nintzen kiroletan eta korrika egin behar zen ekintzetan. Honek lotsarazten ninduen eta paranoiak egiten nituen neure buruan mutilek nitaz zer pentsatuko zutenaren inguruan.

Jolas garaietan irakasleak ez zeudenez nire intseguritatea handitzen zen eta nire lagunekin klasetik dendara eta dendatik klasera joaten nintzen, bidean gelditu gabe ikusezinak izango bagina bezala. Eta etxerako bidean inorekin ez nuen topo egin nahi, eta askotan, karretera erditik pasatzen nintzen.

Amaya, ama eta irakaslea da eta hemen komentatu dizkigu berarentzat suposatu zuen erronka, sexu bakarreko eskola batean hezitzeak eta eskola misto batera aldatzeko momentuan. Gogora 15 urte zituela, gaur egun guzti hau pentsaezina da. Nik eskertzen dut ikastola publiko eta misto batean hezitua izana. Nire bizitzako oroimen politenetarikoak lagun eta nesken izandako harremanen inguruan baititut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario