--------------------------------------------------------------------------------

viernes, 17 de diciembre de 2010

TUTORETZA GARATUA

Atal honetan kasuaren egoera  azalatzeaz gain tutoretza nola landu den azalduko da. Tutoretzan parte-hartzaileak zuzendaria, guraso, irakasle eta ikasle izango dira.

            Ikastetxe bateko hamaika urteko mutil gazte bat izango da egoera honen protagonismoa hartuko duena  eta bere izena Aitor da. Bera, jende helduaz inguraturik dagoenean  itxuraz mutiko zintzoa eta isila da baina bere lagun taldearekin elkartzean harrotu egin ohi da. Kurtso hasieran,  klaseko neskei barre egiten eta zirikatzen aritu da baina irakaslea eta Aitorren artean jada konponduta zegoen.

            Ala eta guztiz ere, Aitor arauak berriro hausten ditu: zentroan atseden garaia da eta neska talde bat irakaslearengana doaz Aitor irainka ari dela azaltzeko. Momentu horretan Aitor egoeraz ohartzen da eta korrika habiatzen da nesken atzetik irakaslearengana joaten galarazteko eta ez du beste biderik aurkitzen jotzen hastearekin baino. Lau nesketatik biri ostikoa eman eta beste biri lurrera bultzatzen die. Azken hauetako batek kolpe txarra hartzen du buruan eta odola du buru atzealdean.

            Baina Aitor ez da konturatzen leihotik zuzendaria dagoela begira eta egoera guztiaz ohartu da. Berehala irteten da jolastokira nesken egoeraz jakiteko eta ondoren Aitor zuzendaritzara eramateko.

            Orduan zuzendariak, Aitorren gurasoei hots egiten hasten da egoera azaltzeko eta beraz bilera bat proposatzen  da, berriz ez gertatzeko eta helburu batzuk ateratzeko, ez baita lehen aldia neskekin arazoak izaten dituela eta azken hau larritzat hartu daiteke. Aldi berean, Aitorren ama liluratuta geratzen da, ezin duela sinetsi dio, etxean eta kalean ez duela inolako arazorik izan ingurukoekin. Duen amorruz zigorra merezi duela dio Aitorren amak.

            Bilera eguna baino lehen, Mikelen irakasle guztiekin biltzen da Mikel  azken klaseetako egoera azaltzeko. Bertatik gehiengoen ideia Mikel arro nabaritzen dutela da baina ez duela egoera justifikatzen. Honen ondorioz aurre egiteko ideia batzuk proposatzen dira: 

1-  Atseden garairik gabe geratzea bolada batean.

2-  Atseden garaian irakasle batek umea txarto egin duela kontzientziatzea denbora batean.

3-  Etxerako lan bezala lagunartekotasuna bultzatzen duen liburu batzuk irakurraraztea.

4-  Jolastokiko segurtasun zaintzaile izatea, hau da, jolastokian gertatutako arazo konflikto oro irakasleei ohartarazi eta azaldu.

            Bilera egunean zuzendaria, Aitorren tutorea, ama eta Aitor bera ere azaltzen dira. Berehala amak izugarri sentitzen duela dio eta zigorra pentsatu duen galdetzen die. Honi erantzuteko aurreko egunean irakasleen artean bilera egon dela komentatzen dio zuzendariak, bertan arazoari irtenbideak emateko ideiak aipatzen dizkio.

            Ama ez dago guztiz ados ideiekin ; berak dio atsedena kentzeaz gain lanak burutu beharko lituzkeela garai horretan. Kontran, irakasleak lau ideietatik okerrena aukeratu duela esaten dio ez duelako emaitza onik izango eta hobe litzatekeela laugarren aukera hartzea. Nahiz eta, zigor ahulena dirudien azkenean, Aitor gehiago  sentsibilizatuko eta kontzientziatuko delako.

            Hori esanda, ideia egokia iruditzen zaio amari eta sentsibilizatu eta kontzientziatu arte jolastokiko segurtasunarekin behin eta berriz jarraitzea proposatzen du.


Tutoritza hau ebaluatzeko errubrika :
 

Bikain
Oso Ongi
Ongi
Gutxi
Kasua
Ondo azalduta eta garatuta eta ulerkorra
Ondo azalduta eta gutxi garatuta baino ulerkorra
Gaizki azalduta eta gutxi garatuta baino ulerkorra
Gaizki azaldu , gutxi garatu eta ezin ulertu.
Parte-hartzeaileak
Egoeran garbi azaltzen dira eta partehartzen dute.
Egoeran garbi azaltzen dira baina ez dute denek partehartzen.
Egoeran ez dira oso garbi azaltzen  eta ez dute denek partehartzen.
Egoeran ez da azaldu.
Helburua
Guztiz garbi eta egoki garatua dago.
Guztiz garbi baina garatu gabea.
Ez guztiz argi baino garatuta.
Ez dago garbi ez garatuta.
Bilera
Nondik-norakoa eta landuko dena oso argi dago eta helburu bat dago oso zehaztuta
Landuko dena argi dago eta helburua dago
Landuko dena argi dago baina helburua ez dago bere osotasunean zehaztua.
Ez dago helbururik.
Sarrera-gorputza eta ondorioa
Agertzen dira.
ondo garatuak
Agertzen dira.
Ez oso garatuak
Sarrera edo ondorioa falta zaio.
Ez du ez sarrera ez ondoriorik egin.

Honi erreferentzia eginez gure nota oso ongi bat litzateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario